lunes, 10 de diciembre de 2012

Baliabide gehiago

Kaixo lagunok! Haurrekin erabiltzeko eta lantzeko oso aproposak diren baliabide gehiago lortu ditudanez, hemen jartzea pentsatu dut... Oraingo honetan ipuin bat da: "Nor dabil hor?". Haur hezkuntzako lehenengo zikloan lantzeko oso aproposa da. Animaliak agertzen dira eta oso dinamikoa dela uste dut. Ea zer iruditzen zaizue! Nola topa dezakezue? IBAIZABAL TXINAN INPRIMATUA Jatorrizko izenburua: Qui est lá? Casterman, 2006 Editorial Luis Vives, 2012 Argitaraldi honena: Ibaizabal argitaletxea, 2012. http://www.ibaizabal.com/pro_lite_lib.php?id=426

viernes, 23 de noviembre de 2012

baliabide edo materialen azterketa

Egokia al da erabiliko dudan baliabidea edo materiala?
Oso garrantzitsua da irakasleok erabiltzen ditugun baliabideen azterketa bat egitea, hau da, erabiliko dugun materiala aztertu behar dugu egokia den edo ez jaiteko.
Zergatik?
Alde batetik, finkatu ditugun helburuak eta  gaitasunak,  lantzeko eta irakasteko aproposak diren edo ez jakiteko. Eta beste aldetik, hobetzekorik dagoen zerbait aldatu ahal izateko eta egokitzeko.


Hortaz, kontuan izan beharreko funtsezko gauza bat dela uste dut!!


hizkuntzak lantzen!

Egun on!

Oraingo honetan, hizkuntza lantzeko web orri interesgarri batzuk topatu ditudanez, zuekin partekatzea pentsatu dut.

Zuen gustukoak izatea espero dut!

http://gelapdi.blogspot.com.es/ blog honetan jarduera asko daude haur eta lehen hezkuntzarako
http://www.edebedigital.net/contenidos/euskara/eima/
http://agrega.hezkuntza.net/visualizador-1/es/pode/presentacion/visualizadorSinSecuencia/visualizar-datos.jsp

Lokzy

 LOKZY METODOLOGIA (EMMI PIKLER):
Berria naiz metodologia honen inguruan, baina oso interesgarria iruditzen zait, haurra beste ikuspegi batetik ikusten duelako.  Nolabait, haurrak modu librean ikasten ditu mugimenduak, hauek behin eta berriz errepikatuz perfekzionatzen dituelarik....
Animatzen zaituztet bideo hauek ikustera!
Laister arte!
http://www.youtube.com/watch?v=O06FxzTSQos

http://video.google.com/videoplay?docid=-8491995794623390133

viernes, 28 de septiembre de 2012

Pelikula

Beste egunean interneten pelikula interesgarri bat ikusi nuen eta pentsatu dut hemen jartzea zuek ikusteko.
Ea zer iruditzen zaizue!

Laister arte!


viernes, 21 de septiembre de 2012

Kaixo!

Ondo etorria ematen dizuet sortu berri dudan blog honetara. Hemen jorratuko diren gaiak haur hezkuntzan oinarritzen dira.  Espero dut, blog honen bitartez, jakinmina sortzea eta  guztion artean informazioa elkartrukatzea.   

Eskerrik asko!